JAIENTZAKO ZEIN BESTELAKO HERRI-EKIMENENTZAKO HORNIKETA ZERBITZU-ENPRESA

Antolatu behar duzun hori aurrera eramateko izan ditzakezun behar guztiak asebetetzen ditugu

Jaiek eta bestelako herri-ekimenek behar dituzuen produktuak, zerbitzuak eta baliabideak eskuratu ahal izateko aukera ematen duen zerbitzu-enpresa gara. Gure sektorean ari diren beste enpresa batzuekin ditugun elkarlanen eskutik, zerbitzu integral bat ahalbidetzen dugu gure bezeroei gauzak errezteko.

Auzoko eta herrietako jaietan, kontzertuetan, garagardo azoketan, gazte egunetan, euskararen aldeko jaietan, elkartasun egunetan, kirol ebentoetan eta bestelako herri-ekimenetan, beharrezkoak dituzuen produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dizkizuen zerbitzu-enpresa bat gara.

Gure ikur nagusiak gertutasuna eta profesionaltasuna dira. Zuen ekimenetan parte hartzen duten pertsonak gustura egoteko behar dituzuen produktuak eta baliabideak eskaintzen dizkizuegu. Horrezaz gain, kalitatezko zerbitzu bat bermatzea, guretzat, funtsezkoa da: zuen beharrak profesionalki asetzeko gaude.

Geroz eta gehiago zarete gure produktu eta zerbitzuen alde egiten duzuenak. Olatu Hormatik gure eskerrik zintzoenak helarazi nahi dizkizuegu gugan depositatuta daukazuen konfiantzagatik eta egitasmo hau indartzen laguntzeagatik.

GARAGARDOA

EH-KO ARDO EKOLOGIKOAK

BESTELAKO EDARIAK

AULKIAK ETA MAHAIAK

TXOSNAK

KARPAK ETA ESZENATOKIAK

EDALONTZI ETA KOPAK

AHOZAPIAK

GURE GARAGARDOAK

Mahou, San Miguel, Alhambra eta La Salve garagardoekin lan egiten dugu.

…eta gainera

Garagardo azoketarako eta bestelako ekimen berezietarako, ere, inportazioko garagardoak ditugu: Leffe, Stella, Franziskaner, Hoegaarden…

BESTELAKO EDARIAK ETA PRODUKTUAK

LIKOREAK

EH-KO ARDO EKOLOGIKOAK

FRESKAGARRIAK

Gure tokian tokiko banatzaileen eskutik, bestelako edariak eskatzeko aukera, ere, luzatzen dizuegu: likoreak, freskagarriak, ardo ekologikoak…

AZPIEGITURAK ETA BALIABIDEAK OSTALARITZARENTZAT

AULKIAK ETA MAHAIAK

TOLDOAK ETA KARPAK

EDALONTZI BIRZIKLAGARRIAK

JAIETARAKO BARRAK

Zuen lokalerako azpiegiturak edota baliabideak eskuratzeko aukera ematen dizuegu: kañeroak,
kamarak, jaietarako barrak, aulkiak, mahaiak, sonbrillak, toldoak, karpak, jaietarako edalontzi
birziklagarriak…